Zer da “Europa emakume bat da”?

“Europa emakume bat da”Quarkpoesía ren ekimen bat da; bere helburua Europako emakume poeten topaketak antolatzea da, publiko katalanari eta espainiarrari poetok ezagutzera emateko eta, aldi berean, hauei ere hemengo poetak eta beraien kalitatea erakusteko.Quarkpoesía taldearen filosofiak emakume poeten kolektiboan jartzen du arreta, izan ere, kolektibo horrexek du poeta ezezagun eta gutxi itzulien izen-multzo nabariena.

Antologia eta jaialdietan, bai historian zehar eta baita gaur egun ere, emakume poeten portzentaia askoz ere txikiagoa izan da gizonekin alderatuz, eta hori ez dagokio, edo horrela pentsatu nahi dugu behintzat, nahita, borondatez edo kontzienteki zuzenduriko bereizketa bati; azken europar joera poetikoen eta hauen ahotsen ezjakintasunari baizik (asko emakumeak izanik).

Hasi

Topaketen izaera

Errezitaldi, mahai-inguru eta hitzaldi askori sarrera emango dioten topaketa ugari burutuko dira urtean zehar. Topaketa hauek, irakurtze eta itzulpenaren bidez, idazle multzo baten lan poetikoak ezagutzera eman nahi ditu eta, gehien bat, idazle gonbidatu eta lan hizkuntza askotarikoa izan nahi dute.

Hasi

Genero kontuak

Topaketen programa honek erakusten duen moduan, ahots truke honekin lortu nahi dena ez da gizonezkoen ahotsa isilaraztea, ezta gutxiagorik ere, kalitate handikotzat ditugun emakumezko autoreen izenak aditzera ematea baizik. Izan ere, hauek, inertzia hautakor baten ondorioz, ahaztera alboratuak dira; askotan irakurlegoa bera azken lekuan jarri eta estilo berri eta onuragarrietatik urrunduz behin eta berriro idazle berdinak entzutera behartua izanik.

Gertakizunean eta publikoaren iritzian irizpide selektibo bat inposatu ez dadin, saio bakoitzean gizonezko ordezkari bat egotea nahi izan dugu. Portzentaiek adierazten duten moduan, QUARKpoesía-ren lehenengo proiektu honek emakumeek idatzitako literaturaren alde egitea izan du helburu, gizonezkoek harremanak izateko duten gaitasuna medio edota kalitatearekin zerikusirik ez duten beste arrazoiengatik, hauek gaian duten nagusitasunaren isla.

Hasi

Poeten hautaketa

Poeten hautaketari dagokionez, Kataluniako poetak Espainia eta Europakoekin biltzearen proposamena gailentzen da edozeren gainetik. Gutxien itzulitako hizkuntzetan idazten duten idazle ezezagunei eskaintzen diegu topaketa programa hau, eta horrek, sormen artistikoaren alderdi bati mesede egiten dio; honek, publiko handiari aurkeztua izateko eta egite artistikoaren funtsezko proposamena betetzeko (gizartearen eraldatzea eta ezaupidea zabaltzea) izaten dituen trabak ditu ezaugarri. Poesia liburu gutxi baina ikuskizun asko saltzen dituen genero literarioa da, eta gutxi saldua izateak ez du gutxi eskatua denik esan nahi. Horrez gain, badakigu emakumeek ordezkatzen dutela irakurlegoaren gehiengoa, eta idazle taldearen gehiengoa emakumeek ez betetzea norbaitek galarazten duelako dela frogatu behar dugu.

Gizartean leiho poetiko gehiago zabaltzen ez badira, arnasten dugun airea arrarotu egiten da. Gerhard Meier poeta suitzarraren hitzetan esatearren:

Ich muss ein Herz / aus Eisen haben / ich spür es / oxydiert
(Burdinazko bihotza dut antza, herdoiltzen ari zaidala sentitzen dut eta)

Hasi

Institut Català de la Dona-ren laguntzarekin burututako proiektua

Katalánský institut pro ženy

Saioa Polin Lopez

Campus d'excel·lència internacional U A B