Presentació


Zer da «Quarkpoesía»?

Quarkpoesía irabazi-asmorik gabeko elkartea da; UABko Itzulpengintza eta Interpretazio Sailari eta “Cultura en Viu" kultur elkarteari lotuta dago, eta gutxi itzulitako hizkuntzetan aritzen diren idazle eta poeta ezezagunen sustapenaren alde lan egiten du, baita ideien eta lan poetikoen trukearen alde ere.

Helburu hauexek ditu: katalan hizkuntzan aritzen diren poetak bultzatzea eta munduko beste tokietako poetekin hartu-emanak sortzea.Quarkpoesía “Aula de Poesía de Barcelona” erakundearen anaia bikia da.

Zergatik «QUARK»?

Materiaren oinarrizko sei partikulek hartzen duten izena da QUARK . Ordenagailu‑programa bat da QUARK . Gazta fresko eta krematsua da QUARK . Goetheren hizkuntzan “huskeria” da QUARK. Kaosa eta ordena da QUARK; Hirugarren Kultura deiturikorantz urrats bat, non zientziak eta poesiak batasunerako bideak aurkitu beharko baitituzte.

QUARK hitzak, “materiaren oinarrizko partikula” zentzuan, James JoycenFinnegan's Wake lan literarioan du jatorria, gizon mozkor batek «quart» hitza esan nahian erratuta ahoskatzen duenean.

Quarkpoesía proposamen poetiko mota guztietara irekita dago:QUARK.poesia@uab.cat

Saioa Polin Lopez

Campus d'excel·lència internacional U A B